Ekintzak · Lurra Dantza Taldea · |
![]() |
![]() |
![]() |
EUSKAL JAIA / FIESTA VASCA 1959. urtean herritar talde batek hasitakoa eta egun urretxuarron jairik handiena dena. Lurra dantza Taldea sortu zenetik parte hartzen dugu egun handi honetan. Egun honetako ekitaldirik garrantzitsuena arratsaldean egiten den karrozen desfilea da. Baina, herriko gazte kuadrilek eginiko aldarrikapen karrozak ez dira desfile honetako partaide bakarrak. Lurra dantza taldea adibidez desfilean zehar dantza egiteaz gain, bertan parte hartzen duten talde folklorikoak ekartzeaz arduratzen gara. Beraz gure ustez, urtean zehar urretxuko kulturaren barruko ekintzarik garrantzitsuena da eta bere tamainan egoten saiatzen gara. Horretarako gehienetan, dantza berriren bat prestatzen saiatzen gara, gure herriari euslkal folkloreak duen aberastasuna erakutsi eta jakitera emateko.
DANTZARI TXIKI EGUNA Urtero, San Juan egunaren (Ekainaren 24) aurreko asteburuan ospatzen den eta antolatzen dugun ekitaldia da. Euskal Herriko herrialde guztietatik iritsitako talde eta beraieki danztari txikiak etorri ohi dira gurekin eta batez ere gure dantza taldeko txikienekin, beraientzat eta guretzat hain garrantzitsua den egun hau igarotzera. Izan ere egon ohi diren 600 dantzari inguruk, dantzaz eta musikaz alaitzen dituzte gure herriko kaleak eta urtean zehar ikasitako dantzak kaleratzeko aukera bikaina da. Euskal Herriko danzaren kultura bikaina bizirik dirauen argibide handi bat bihurtuz. Dantzari Txiki eguna, izenak esaten duen bezela, egun guztiko ospakizuna da. Goizean goiz, etorritako dantzari, txistulari, arduradun etab.-ek, hamaiketakoa egiten dugu, kalejira edo desfilea hasi aurretik. Herri osoa zeharkatuko duen ibilbidea jarraituz, dantzariak kalez kale irteten dira beraien dantzak erakutsiz goiz osoan zehar. Arratsaldeko ekitaldia oso da desberdina. Talde bakoitzak 2-3 dantzetako aktuazio txiki bat egiten du Gernikako Enparantzaren erdian. Denek beraien dantzak eskeini ondoren, trikiti soinuaren laguntzaz arin-arina eta fandangoa dantzatzen dugu partaide guztiok festa giroan beste festa bati amaiera egokiena emateko. SAN JOAN EGUNA Aspalditik ospatzen da Urretxun San Juan gaua eta eguna, udako solstizioan. Ekainaren 23an, gauean, ohitura zaharrei eutsiz, suaren inguruan dantza egiten dugu, urretxuko herriarekin batera, ekitaldi herrikoia baita. Ekainaren 24ean, San Juan egunean aldiz, erromeria izaten da santa Barbarako ermita inguruan. Bertan goizean saio txiki bat egiten dugu eta arratsaldean herritar guztiekin nahastuz, arin-arin, fandango eta kalejirak ez dira falta.
OLENTZERO Abenduak 24ean Urretxuko herrian antolatzen den ekitaldia da. Egun horretan gure herrian oso sustraituta dagoen euskal pertsonaia mitiko hau kalez kale ateratzen da eta berari bere eginkizunean lagunduz dantzak eta koreografiak burutzen ditugu herri guztia festa eta gabon giroz beteaz.
IAHUTERIAK
Euskal Herriko beste leku askotan bezelaxe, Urretxun ere ospatzen dira ihauteri jaiak eta ospakizun horren arduradun garrantzitsuenetakoa da Lurra Dantza Taldea. Izan ere, urtero, Euskal Herriko beste herri batzuetako ihauteriak dantzatzen eta antzezten ditugu, gure inguruan biltzen den jendeak eta urretxuko herriak ihauteri hauek ezagutu ditzan.
Gainera ekitaldi hau, herriari zabalduta dago. Eguna baino aste batzuk lehenago “kursilo” bat egiten da nahi duten herritar guztiak gurekin atera daitezen egun horretan. Eguna goizean goiz hasten da urretxuko baserrietatik “puxka-biltzea” eginez, baita dantza eta algara ere, nola ez, eta bildutako produktu horiekin bazkaria prestatuz. Arratsaldean ostera herrian bertan egiten dugu dantza eta eguna afari eder batekin amaitzen dugu. |
Kurtso gehienak doanekoak dira info+
|
Urretxuko festetan egiten da Herri Arteko Folklore Jaialdia (HAFJ). Munduko toki askotako taldeak izan dira partaideak, eta urtetik urtera maila handitzen dijoan jaialdia da. +info
|