Lurra Dantza Taldea - Aurresku y bailes vascos para eventos y bodas
|
MATRIKULAZIO ETA ENSAIOEN HASIERA |
|
|
|
|
LURRA DANTZA TALDEAK, irailaren 10etik aurrera, dantzari berriek (4 urtekoek eta zaharragokoek) izena emateko aukera dutela jakinarazten dizue. Lurra Dantza Taldeko kide izan nahi duen orok, ostiralean, 18:00etatik aurrera, Garaialde Lizeoko gimnasioan eman ahalko du izena eta bertan argitu ditzake dituen zalantzak. Era berean ensaioak ere aste honetan hasten direla aditzera eman nahi dizue, betiko ordu eta tokian. Izan ere Urretxuko festak gertu daude eta urtero bezala gure taldeko gaztetxoenek igande goizean Euskal Jaian parte hartzeko aukera izango bait dute. |
|